Testuingurua
AURREPRODUKZIOA
Narrazio bat burutu behar duzue taldeka, honako fitxa honi jarraituz.
Kontrol Zerrenda
ARGUMENTUA: Tren geltokian neska edo mutil bat dago, urduri, udan ezagutu duen mutil/neska horren zain. Bost minutu barru helduko da trena eta bitarte horretan oporretan pasatako egunak gogoratzen ditu. Trena azaltzean, esnatu egiten da. Amets bat izan da.
NARRATZAILEA: Geltokian dagoen neska/mutila izango da.
PERTSONAIAK: Udan ezagutu duen neska/mutil hori, lagunak, geltokian dagoen jendea...
DENBORA: Geltokiko bost minutu horiek, orainaldian. Udakoa, iraganean.
ESPAZIOA: Geltokia eta udan oporrak pasatako herria/hiria.
NARRAZIOAREN EGITURAKETA: Geltokia/ oporrak/ geltokia/ oporrak/...
ZENBAIT IDEIA IDAZTEKO: - Geltokia: Ni, bertako jendea, erlojuari begiratu (5 minutu, 4 minutu, 3 minutu, 2 minutu...).
- Udako oporrak: Non ezagutu zuen, nola, lagun taldea, bere sentimentuak...
- Gutxienez 250 hitz izan beharko ditu narrazioak.
- Eskemari jarraitu beharko diozue.
- Bi zatiak (geltokia eta oporrak), bakoitza bere aldetik egin behar dituzue eta gero biak txertatu.
- Zati bakoitzean adjektiboak erabiltzea beharrezkoa da.
- Kontuan izango duzue unitatean zehar ikusitakoa.